ULMA Packagingen garapen profesionaleko programak
ULMAn uste dugu heziketa oinarrizko zutabea dela profesionaltasuna eta arrakasta pertsonala bermatzeko eta, batez ere, arrakasta profesionala bermatzeko. Horregatik arduratzen gara gure langileak etengabe hezi daitezen, euren talentua ingurune seguru eta motibagarrian garatu ahal dezaten.
Langile guztientzako prestakuntza planak
Bi urtean behin edo urtero, prestakuntzaren ardatz izango diren prestakuntza beharrak jasoko dituen prestakuntza plan bat garatzen eta hobetzen dugu. Pertsonen kudeaketa arloak eta zenbait zuzendarik eta erdi mailako arduradunek bilera batzuk egin ondoren, behar horiek zehaztu, eta prestakuntza proposamenean jasotzen dira. Jarraian, langile bakoitzarentzako aproposena den profila zehazten dugu.
Gure prestakuntza zikloak zazpi mailatan sailkatzen ditugu:
- Hasierako prestakuntza
- Oinarrizko prestakuntza
- Prestakuntza teknikoa edo departamentukoa
- Hizkuntza prestakuntza
- Laneko Arriskuen Prebentzioko prestakuntza
- Prestakuntza konpetentzietan
- Prestakuntza komertziala
Horiek denak elkartzeak profil profesional espezifikoa eta konpetentea bermatzen dute, trebetasun pertsonal eta intrapertsonal asko garatuta.
Horrelakoa da gure langileen etengabeko prestakuntza
Hasierako prestakuntza, bere izenak adierazten duen bezala, langilea lanean hasi berritan egiten da. Hasi aurretik, online bidezko harrera egiten zaio, eta hau ere ematen zaio: Giza Baliabideei buruzko zenbait nozio, Laneko Arriskuen Prebentzioa, lanpostuari buruzko oinarrizko prestakuntza zuzeneko arduradun batek gainbegiratuta, eta, bizi dugun egoera kontuan hartuta, erabaki dugu COVID-19ari aurre egiteko jarduera protokoloari buruzko hasierako ikastaroak ematen hastea.
Oinarrizko prestakuntzek bere barne hartzen dituzte ofimatikari buruzko ezagutzak eta enpresaren funtzionamenduari buruzko beste azalpen batzuk.
Prestakuntza teknikoak edo departamentukoak dira laneko ingurunean garatzen den produktu edo zerbitzuarekin lotura estua dutenak. Ezagutza mota hori ezin da lanpostutik kanpo jaso, langilea espezializatzeko balio dutelako. Horren adibide on bat herdoilezintasunari buruz ditugun ikastaroak izango lirateke. Ikastarook oraintxe definitzear ditugu. 8 moduluz osatutako ikastaroa landu dugu, eta langileak osorik edo partzialki egin beharko du ikastaroa, lanpostuaren arabera.
Departamenuko prestakuntzak dira departamentuko gaiekin lotura dutenak, esaterako, Sozial Mediari buruzko ikastaroa, bakarrik komunikazio departamentuan eskaintzen dena.
Gure ustez, hizkuntza prestakuntza ezinbestekoa da nazioartekoan arrakasta lortu nahi duten enpresentzat, horregatik, gure langileak hainbat hizkuntzatan prestatzen ditugu:
- Ingelesezko prestakuntza inbertsio garrantzitsu bihurtu da azken urteotan. Gainera, lanean betetzen den karguaren eta egitekoaren arabera, are eta beharrezkoagoa izango da. Eskola saioak presentzialak eta telematikoak izan daitezke, ordutegi oso-oso zabalarekin.
- Gure kokapena eta EMUNekin (“Euskara eta berrikuntza soziala”) daukagun lankidetza kontuan hartuta, gure instalazioetan euskara teknikari bat daukagu, hizkuntza sustatzen duena eta, gainera, hizkuntza horretan prestakuntza eskaintzen diena hura ikastera animatzen diren guztiei, langile askok jada hitz egiten badute ere.
- Zenbaitetan, lanpostuaren arabera, beharrezkoa da beste hizkuntza batzuk Ohikoenak, eta eskari handiena dutenak, frantsesa, txinera eta alemana dira.
Jarduera garatzen dugun sektorea eta horko hitzarmena kontuan hartuta, behartuta gaude Laneko Arriskuen Prebentzioan prestakuntza hartzera eta eskaintzera. Gainera, lanpostuaren arabera, gai jakin batzuen inguruko edo bestelako gaiei buruzko prestakuntza jasoko da: garaieran lan egitea langileentzat; bulegoan lan egitea kanpoan lan egiten ez dutenentzat; etab.
Prestakuntza konpetentzietan ere eskaintzen dugu, hainbat trebetasun garatzeko, hala nola gatazken kudeaketa, talde lana, negoziazioa edo gatazken konponketa, besteak beste. Guztietatik, bi nabarmentzen dira:
- Bezeroarenganako orientazioa, azken urteotan gehien indartu dena.
- Norbait Iraupen Jakineko Bazkide izatera iristen denean, kooperatibismoari buruzko ikastaroa jasotzen du, ULMA Taldearen eta Otaloraren eskutik, eta bertan azaltzen dira bazkide izateak dakartzan ondorioak.
Eskaintzen ditugun produktuak eta zerbitzuak sakonki ezagutzeko, eskaintzak egiten dituzten teknikariek prestakuntza komertzialeko ikastaroak eskaintzen dizkiote ULMA Packagingeko lerro bakoitzari. Prestakuntza errazteko asmoz, bi mailatan planifikatu da, online eskaintzeko: oinarrizkoa eta aurreratua. Sektorekako prestakuntzak ere eskaintzen dituzte, zeinak baliagarriak diren sare komertziala espezializatzeko.
Langile guztien gogobetetzea zaintzen dugu
Etengabe eskaintzen ditugun prestakuntza saioen aprobetxamendua eta erabilgarritasuna bermatzeko xedearekin, honako galdetegi hauek bidaltzen ditugu ikastaro bakoitzaren bukaeran:
- Gogobetetze galdetegia, prestakuntza jaso duen pertsonari.
- Eraginkortasun galdetegia, prestakuntza jaso duenaren zuzeneko arduradunari.
Horiei esker, feedback-a jasotzen dugu eskainiko ditugun hurrengo prestakuntza planei begira, beti hobetzeko moduren bat bilatuta.
Hazi ULMA Packagingekin
Pertsona eta profesional gisa hazteko leku baten bila bazabiltza, ULMA Packagingen laneko esparruan zuri laguntzeko prest dagoen familia handi bat aurkituko duzu, eskaintzen dizugun esperientziari eta eskaintzen ditugun prestakuntza etengabeko ikastaroei esker.