ULMA Packaging eta sektore akademikoa

30/09/2020
Ikasketa prozesuan zehar laneko praktikaldiak egitea oso-oso garrantzitsua da. Langileak kontratatzeko orduan, konpainiek edo instituzioek oso espezifikoak diren hainbat profil profesional bilatzen dituzte, euren eskaerak betetzea ahalbidetuko dien gaitasunak, trebetasunak eta konpetentziak izango dituztenak.

Alderdi horretatik, laneko praktikaldiak ikasleen eta lan merkatuaren arteko lehen harreman gisa agertzen dira. Harreman horrek prestatzen ari diren pertsonei profesio bakoitzak eskatzen dituen arazo eta beharrei aurre egiteko behar diren konpetentziak eskuratzea ahalbidetzen die. Praktikaldi egokiak dira ikasgelan eskainitako ezagutza teorikoak lan merkatuarekin eta enpresen eskakizunekin uztartzen dituztenak.

Ikastetxeek ez diete muzin egin behar praktikaldi horien garrantziari, aitzitik, horiek erraztu eta bultzatu egin behar dituzte. Praktikaldiak estu lotzen badira egindako ikasketekin, ikasle baten konpetentziak begiratzen dituen edozein enpresa oraindik gehiago interesatuko da bere talentuaz.

Prestatzen ari diren gure ikasleek aurre egin beharko diete laneko errealitatearekin harremanetan jarriko dien praktikaldiarekin, hau da, lan merkatuak eskatzen duenarekin. Praktika horiek euren profil profesionalak hobetzen dituzte eta, aldi berean, lan merkatura sartzea errazten diete. Prestakuntza praktikoak hainbat trebetasun dakartza esperientzia horren bitartez sendotzen direnak. Horregatik, prestakuntza praktikoaren aldeko apustua egitea enpleguaren eta etorkizunaren aldeko apustu segurua da.

ULMA Packaginen etorkizunak zu aukeratzen zaitu, gure dual prestakuntzari esker

Prestakuntza eta enpresa gure DNAn daude betidanik: Dualak jaio ginen eta dualak gara. Horregatik, ULMAn geure talentu harrobia kudeatzen dugu, eskolekin eta unibertsitateekin garatu dugun lankidetza esparruari esker, zeinak profil tekniko espezializatua duten ikasleak prestatzeko aukera ematen digun. Lan praktiketako hitzarmenen bidez eta gure enpresaren sektoreko profesionalekin egindako prestakuntza teknikoaren bidez ematen dugu esperientzia; beraz, formatu dual horri esker, ikasleak oso prestatuta eta kualifikatuta irtengo dira lan merkatuaren eskaerei eta hain dinamikoa eta aldakorra den sektore baten eskakizunei aurre egiteko.

Prestakuntza gurekin jasotzeak eta gurekin lan egiteak ateak irekiko dizkizute berrikuntzaz, punta-puntako teknologiaz eta nazioarteko merkatuez betetako etorkizunari, baina baita talentuz, ideiez, anbizioz eta berritzeko gogo handiz betetako etorkizunari ere. Gure konpainia leku ezin hobea da zure ibilbide profesionala arrakastarantz bultzatzeko.

Proiektu globala eta abantaila lokalak: hori da bereizten gaituena

ULMA Packaging lan proiektu lehiakorra eta internazionala duen enpresa bat da, eta, bertan, bikaintasuna eta berrikuntza teknologikoa bilatzea bezain garrantzitsuak dira laguntasuna, prestakuntza edo lan giroa. Horregatik gaude 50 herrialde baino gehiagotan, 1.500 langile baino gehiagorekin.

ULMA Packaginen ikasi nahi zenuke? Hau bilatzen dugu

Gure helburua beti izan da iniziatiba eta autonomía duten pertsonak eta batez ere egunetik egunera aldatuz doan eta pertsona bakoitza aintzat hartzen duen enpresa batean profesionalki garatzeko ilusio handia dutenak sartzea gure familia handi honetan. Zuretzat erronka den proiektu baten bila bazabiltza eta profesional handiekin batera lan egin nahi baduzu, ez utzi pasatzen ULMA Packagingekin bat egiteko aukera.