ULMA Packaging, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Emakunderen Enpresa Laguntzailea

22/02/2024
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile” izendatu dute ULMA Packaging.

Joan den ostiralean, otsailaren 16an, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak, eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak “Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde Laguntzaile” izendatu zuten ULMA Packaging.

DSC02484-2.jpg

Aitortza hori jasotzeko, Emakundek eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen diagnostikoa egin, enpresan berdintasunerako plana definitu eta hau behar bezala burutu behar da.

ULMA Packaging-en badugu berdintasunerako plan bat definiturik, eta gaur egun 2025-2029ko II. Berdintasun Planaren diseinuan murgildurik gaude. Plan horretan, identifikatutako lau jarduera-ardatzetan lanean jarraitzeko aukera izango dugu:

1) Lidergoa, politikak eta kultura-aldaketa

2) Pertsonen kudeaketa

3) Prozesuen kudeaketa

4) Gizartearekiko eta ingurunearekiko harremana

Baina ekimen guztien zeharkako ardatza, zalantzarik gabe, talde-lana da. Izan ere, badakigu berdintasuna ez dela norbanakoaren lana edo organo jakin baten erantzukizuna, baizik eta, bizitzaren arlo guztietan bezala, ULMA Packaging-eko kide garen pertsona guztien lankidetzaren eta konpromisoaren emaitza dela.