Mugikortasun jasangarria ULMA Packaging-en
ULMA Taldeak 2017 urtean martxan jarri zuen, mugikortasun jasangarriaren alde apostu eginez, haien lan-zentroetara garraio jasangarriak erabiltzen dituzten langileak saritzeko ekimen hau.
Ekimen hau martxan jarri zenetik, guztira 934502 Km erregistratu dira haien laneko joan-etorriak garraiobide jasangarriak erabiliz eta, berotegi-efektuko gasen emisioa murriztuz,
Baina...
Jakingo al zenuke esaten zein den, ULMA Packaging-en, Ciclogreen aplikazioa erabiltzen duten pertsonek gehien erabiltzen duten garraio-mota?
Aplikazioak bildutako estatistiken arabera, lanera egiten dituzten joan-etorriak erregistratzen dituzten pertsona gehienek bizikleta erabiltzen dute bitarteko gisa, hauek 231 erabiltzaile aktibo direlarik.
Bigarrenez, oinezko joan-etorriak daude, 164 erabiltzaile aktiborekin. Azkenik, hirugarren eta laugarren tokian, autoa partekatzea eta autobusa daude, 126 eta 99 erabiltzaile aktibo dituztenak hurrenez hurren.
Datu horiei erreparatuta, esan dezakegu ULMA Packaging-en lan egiten duten 400 pertsona baino gehiagok modu jasangarrian egiten dituztela haien lantokirako joan-etorriak, aldi berean osasunarentzat onuragarriak diren jarduerak eginez, hala nola oinez eta bizikletan ibiliz.
Jarrai dezagun elkarrekin lanean lantokirako joan-etorriek dakartzaten emisioak murrizteko!