Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan bigarren muntaketa erronka ezarri genuen

16/03/2023
ULMA Packagingen badakigu ikasketa zentroekin lankidetzan aritzea funtsezkoa dela:
  • Profesional titulatu berriak lan merkatuan txertatzen direla bermatzeko.
  • Gure erakundeak eskatzen dituen talentu kualifikatuko beharrak asetzeko.

Horregatik, duela urte batzuetatik ari gara enpresa ikasgelara hurbiltzea lantzen, harreman hurbilaren eta elkarren arteko lankidetzaren bidez, ikasleak izanik gure ekintza guztien ardatza.

Helburu honekin, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan bigarren muntaketa erronka ezarri dugu, non aste honetatik aurrera ikasleek benetako muntaketa bat egiteko aukera izango duten MGEPeko gelan.

Reto Mecatronica ULMA Packaging Mondragon Unibertsitatea 1.jpg

Muntaketa erronka honi esker, ikasleek ezagutza teorikoak modu errealean praktikan jarri ahal izango dituzte, gure ontziratze teknologien hainbat azpimultzo muntatuz.

Horretarako, ezagutza irakasle taldeari transferitzeko prozesu oso bat landu behar izan dugu eta beharrezko materialak laga ditugu, gaurtik aurrera Goi Eskola Politeknikoko instalazioek beharrezko baliabide guztiak izan ditzaten ikasleek makina errealak muntatu ahal izateko.

Reto Mecatronica  Mondragon Unibertsitatea ULMA Packaging.jpg