Berdintasuna bizitzen

23/01/2023

Berdintasuna eta diskriminaziorik eza, gure kooperatibaren berezko bi balio dira. Hala ere, badakigu gure gizartean eta genero berdintasunaren esparruan oraindik bidea dagoela egiteko. Pertsona guztiek taldean lan eginda bakarrik lortuko dugu genero berdintasuna benetakoa, eta ez soilik formala, izango den ingurune batean bizitzea.

Horregatik, ULMA Packagingen berdintasun batzorde bat osatu dugu, 2018tik ULMA Packagingeko langile guztien ordezkari gisa, berdintasun arloko ekintza guztiak behar bezala gauzatzen direla eta gure Berdintasun Planean (2018-2023) jasotako jarduera ildo guztiak betetzen direla zaintzeaz arduratzeko.

Gure plana 4 jarduera ardatzek osatzen dute, eta 40 ekintza baino gehiago jasotzen ditu.

 berdintasuna.png

2023an, ardatz horietan lan egiten jarraituko dugu, genero ikuspegitik bokazio teknikoak bultzatuz, gure pertsonak berdintasunaren arloan prestatuz, pertsona guztien benetako berdintasuna zainduz... eta, azken batean, orain arte bezala, taldean lan egiten jarraituko dugu, egunero genero berdintasuna bizi dugula ziurtatzeko.