“Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean”, emakumeen bokazio teknikoa ikusarazteko gure praktika aurkeztu dugu

31/10/2023
Joan den Ostiralean, urriaren 27an, Euskalitek eta Emakundek antolatutako ekitaldian parte hartzeko aukera izan genuen. Bertan, “Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea”-ren barruan, berdintasunaren arloko jardunbide egokiak goraipatu eta aurkezten dituzte.

Zentzu horretan, ULMA Packaging berdintasunaren inguruko praktikengatik saritua, eta praktika hauek aurkeztera deituak izan ziren hiru enpresetako bat izan zen. Zehazki, industria-sektorean emakumeen bokazio teknikoa ikusarazteko egindako lanagatik.

Visibilización de la vocación técnica de las mujeres.jpg

Horixe da, hain zuzen ere, gure berdintasun-planean jasota dagoen jarduera-ildo nagusietako bat, hau da, gizonek zein emakumeek lan bera egin dezakegula erakustea.

Horretarako, gure komunikazio-politikan genero-ikuspegia txertatzen dugu, eta #berdintasunabizitzen lelopean kanpaina bat diseinatu dugu. Kanpaina horretan dibulgazio-mugarri batzuk sortu ditugu, lanpostu jakin batzuetan erreferente diren emakume langileak mobilizatzeko.